4½ TXAPELKETA LEHEN ALDIZ MARTXAN

Ados Pilotak bere ibilbidean beste urrats garrantzitsu bat egingo du aurten, lehen aldiz 4½  txapelketa antolatuz. Txapelketa urriaren 25ean hasiko da eta abenduaren 20an amaituko da eta orotora 10 pilotari ikusiko ditugu lehia bizian.  Bi egoitza nagusitan jokatuko da: lehen fasea Olaberrian eta fase erabakiorra aldiz Azkoitian.

 Olaberrian, zortzi pilotari ariko dira ligaxkan bi taldetan banatuta: A taldean Iturriaga, Larramendi, Aranburu eta Orbegozo, eta B taldean Agirre, Barrokal, Mujika eta Arrastia. Fase hau urriaren 25etik azaroaren 29ra bitartean jokatuko da, pilotari bakoitzak hiru norgehiagoka jokatuz. Talde bakoitzeko lehen hirurak sailkatuko dira Azkoitiako bigarren fasera, bertan Mendiburu eta Oskoz (San Ferminetako 4½ Torneoko finalistak) zain izango dituztelarik. Abenduaren 6an jokatuko dira final-laurdenak, abenduaren 13an finalaurrekoak, eta abenduaren 20an izango da final handia Azkoitiako frontoian.

Aukera paregabea beraz pilotarientzat hain berezia eta ederra den buruz buruko lehian estreinekoz euren burua neurtzeko. 

Txapelketa honen partidak jarraitzeko aukera izango da ohi bezela Ados Pilotaren YouTubeko kanalean, eta Hamaika telebistaren bitartez.  

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Olaberriako eta Azkoitiko udalei, euren laguntza eta konfiantzagatik, txapelketa gauzatzeko ezinbestekoak izan baitira.