Iturriaga – Galeano, V.Plaza Plaza Txapelketaren  txapeldunak

Donamariako plazan Plaza Plaza Txapelketaren bosgarren edizioko final handia jokatu zen eta Iturriaga – Galeano bikoteak lortu zuen garaipena, 22–15 Barrokal – Mendiburu bikoteari gailenduta.

Finala benetan gogorra izan zen ordubete pasako norgehiagoka lehiatua, tanto luze eta ikusgarriekin. Bi atzelariek lan bikaina egin zuten aurrelarien erremate aukerak murriztuz, eta lau pilotariek defentsa itzela erakutsi zuten. Partidu erdian aldetxoa hartzea lortu zuen bikote gorriak, eta horri eusten asmatu zuten azkenean garaipen handia lortzeko.

Leire Galeanoren bigarren txapela, Udara Caixabank txapelketakoa eskuratu berritan uda bikaina borobilduz, eta Iturriagak berriz marka historikoa ezarri zuen jarraian Plazaz-Plaza txapelketako 4.txapela eskuratuz.

Malerrekako mankomunitateak babestutako txapelketan zehar genero indarkeriaren aurkako aldarria plazaz-plaza eraman dugu oraingo honetan eta berriz ere agerian utzi dugu plazak ere emakumeonak badirela.

📍 Donamaria
🔴 Iturriaga – Galeano 22
🔵 Barrokal – Mendiburu 15