Ados Pilota Korrikarekin bat!

Binakako Txapelketako finalak martxoaren 27ra aurreratuko dira euskalgintzari bultzada emateko.

Hasiera batean finalak martxoaren 28rako iragarrita bazeuden ere, Ados Pilotak data aldatzea erabaki du Korrika egun horretan Azpeititik igaroko delako. Erabaki honekin, euskararen martxa handia ez oztopatu eta herritarrak bi ekimenetan (pilotan zein Korrikan) parte hartzea animatu nahi ditugu.

Gaueko jaialdi historikoa

Data aldaketa honek, gainera, mugarri bat ekarriko du: emakumezkoen pilota profesionalaren historian lehen aldiz, gaueko jaialdia izango da. Finalak 20:45ean hasiko dira Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Elkartasuna eta herrigintza

Ados Pilotak bat egiten du Korrikaren “Euskara gara” leloarekin, eta konpromiso hori ekintza bihurtuko du: finaletako sarreren bidez bildutako diruaren zati bat Korrikara bideratuko dugu. Kirola, pilota eta euskara norabide berean jarriz.

JAIALDIAREN XEHETASUNAK (DATA ETA ORDUTEGI BERRIAK):

• EGUNA: Martxoak 27, ostirala.
• ORDUA: 20:45 (Lehen aldiz gaueko ordutegian).
• LEKUA: Izarraitz pilotalekua, Azpeitia.
• SARRERAK: 15€ (adospilota.eus). Sarreraren zati bat Korrikarentzat. Salgai martxoaren 16tik aurrera.