Agoitzen jokatutako final handian, Infante – Galeano bikoteak erakustaldi bikaina eman zuen, 22–07 nagusituz Iturriaga – Mujika bikotearen aurka. Hasieratik bukaerara kolore gorria izan zen nagusi, eta partidu bakar bat bera ere galdu gabe Ainhoa Ruiz de Infante eta Leire Galeanok II. edizioko titulua lortu zuten.
Txapelketaren bigarren edizio honek emakumezkoen eskuzko pilotaren presentzia eta ikusgarritasuna indartu ditu, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko 15 herritan jokatutako 16 partidarekin. Giro ezin hobean amaitu da Udara CaixaBank Txapelketa, emakume pilotarien maila eta ikusgarritasuna berritsiz.
Sari banaketan txapelketa posible egiten duen babesle nagusia den CaixaBanken ordezkari gisa José Antonio Lahoz eta Patxi Eugi pilotari handia egon ziren.
UDARA CAIXABANK FINALA:
🔴 R.Infante – Galeano 22
🔵 Iturriaga – Mujika 07