Maddi Barrokal, 4½ko txapeldun Azkoitian

Ados Pilotaren 4½ko txapelketako final handian, Maddi Barrokal nagusitu da Leyre Oskozen aurka. Partidak hasieratik izan du kolore gorria eta Barrokalek garaipen garbia eskuratu du 22–5 irabazita.
 Bergararrak erakustaldia eman du Azkoitiako Gurea pilotalekuan: sakean fin, tantoak amaitzen bikain eta defentsan oso sendo arituz. Leyrek finalerdietan ez bezala bere mailatik behera ibili da eta Maddi handi batean aurrean amore eman behar izan du.
 Dena den Ados Pilotak antolatutako 4½ txapelketa honek izan duen arrakasta agerian utziz gaur giro bikaina egon da harmailetan eta orohar partidu onak ikusteko aukera izan dute pilotazaleek lehen aldiz antolatu dugun eta 2 hilabete iraun duen txapelketan.
 Ekitaldian, sari banaketan, Azkoitiko alkatea, Ana Azkoitia eta berdintasun zinegotzia den Mertxe Zubillaga izan dira, finala babestu duten erakunde eta babesleekin batera. Horrek proiektu honen garrantzia eta egindako apustua berretsi ditu. Maddik bere aldetik eskaintza luzea izan du bere lehen txapelaren konkistan. Nola ez zati handi bat hain maitea dugun Naroa Elizalde Etxekoloneari eskainiz.  
  Informazio+
 4½ FINAL HANDIA – AZKOITIA
Azkoitia · 20/12/2025 · 18:00
  Barrokal 22
Oskoz 5